Komunitateen Administrazioa
Ondo dakigu zenbat arazo sortzen diren jabeen komunitateetan, izan ere esperientzia luzea dugu arlo horretan. Kalitatezko zerbitzua eskaintzen dugu, bezeroaren nahiak betez.
Jabeen komunitateen administratzaileei Jabetza Horizontalaren Legeak esleiten dizkien zeregin guztiak betetzen ditugu, jabekide eta bizilagunen arteko elkarbizitza errazteko soluzioak emanez.
ADMINISTRAZIOA ETA KONTABILITATEA OROKORREAN
Aurreikusitako gastu arrunten aurrekontua aurkezten diogu urtero Jabeen Komunitateari, eta baita jabe bakoitzaren artean egin beharreko banaketa ere, komunitate bakoitzak adostutako banaketaren arabera.
Komunitateko Presidente edo gobernu-batzordearekin etengabeko harremana izaten dugu, finkaren egoera ekonomikoaren eta egon daitezkeen ezustekoen berri emanez.
Instalazio eta zerbitzuek ondo funtzionatu dezaten lan egiten dugu. Jabeek emandako edozein ohar kudeatzen dugu, hori guztia modu azkar eta eraginkorrean.
ORDAINGABEEN KUDEAKETA
Komunitatearen egoera ekonomikoaren berri ematen dugu aldizka.
Kuoten ordainketan atzeratuak dauden jabeei jakinarazpen pertsonalak helarazten dizkiegu.
Zorreko kopuruengatik egindako erreklamazio judizialen inguruko tramiteak eta aurretiko jakinarazpenak egiten ditugu eta prozesu judizialean abokatuari laguntzen diogu, baina beti ere, aurreko hori ekiditeko asmoz, jabekideen artean adostasuna lortzen saiatzen gara.
HORNITZAILEAK ETA HORNIGAIAK
Hornitzaileen eskaintzarik onenak ebaluatu eta une bakoitzean behar dituenak Jabeen Komunitateari aurkezten dizkiogu.
Arlo ezberdinetako profesional talde zabala dugu: arkitektura, igeltserotza, iturgintza, elektrizitatea… guztiak ere egiaztatutakoak, beste komunitate batzuetan ere gurekin lan egindakoak dira-eta.
GIZA BALIABIDEEN KUDEAKETA
Komunitatearentzat lan egiten duten pertsonekin harremanetan beharrezkoak diren eta legearen aldetik exijitzen diren gestio eta tramiteak burutzen ditugu, komunitateak zuzenean enplegatutakoei zein azpikontratatutako enpresetakoei dagokienez, eta beti ere, Jabeen Komunitatearen ondarezko ardurak edo ardura subsidiarioak ekiditeko helburuarekin.
Bereziki zeregin hauek betetzen ditugu: nominak, aseguru sozialak, hitzarmen kolektiboen aplikazioa, etb.
JABEKIDEEN BATZORDEAK
Komunitatearen idazkari gisa jarduten dugu eta Batzordeak antolatzen ditugu, horietara joaten gara, erabakiak hartzerako orduan gure bezeroei aholkua ematen diegu, aktak idatzi eta jakinarazten ditugu eta onartutako akordioak burutzen ditugu.
Komunitatearen Liburuak eta hari buruzko dokumentazio guztia zaintzeaz ere arduratuko gara.
DIRU-LAGUNTZEN INGURUKO INFORMAZIOA ETA HORIEK BIDERATZEA
Eraikinean birgaitze-obrak egin edo instalazio berriak jarri behar baldin badira, komunitateari egon daitezkeen diru-laguntzen berri ematen diogu, lan horien bideragarritasun edo bateraezintasunen inguruan aholkuak emanez.
Diru-laguntza jakin bat eskatzeko akordioa onartuz gero, espedientearen tramitazio osoa egingo genuke.
SORRERA BERRIKO KOMUNITATEAK
Komunitate berriak martxan jartzeko beharrezko tramite guztien ardura hartzen dugu gure gain, bereziki irekiera eta Jabetzaren Errejistroak egindako akta-liburuaren diligentzia egitea, identifikazio fiskaleko kodea eskatzea, lehen aurrekontua eta behin behineko kuotak lehen zerbitzuak kontratatzeko, lehen Batzordearen eraketa eta karguen izendatzea,…
Diseñado
por Informatización de
Empresas, S.A.
Administración |
Correo